EMMOAk dagoeneko bulego berri bat du, bertan bere jarduerak garatzeko. Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan dago, Donostiako Zorroaga auzoan. Bi ordenagailu eta eskaner bat ditu, eta ondare-, liburutegi- eta argazkigintza-taldeen lan-zentro gisa erabiliko da.