MENDIAN GORA ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA, VITORIA-GASTEIZKO ENSANCHEKO HAMAR ERAKUSLEIHOTAN.
ZER KONTATZEN DU MENDIAN GORA ERAKUSKETAK?
MENDIAN GORA erakusketak euskal mendizaletasunaren historiako mugarri nagusiak gogoratuko ditu. Berariaz prestatutako 20 panel azalpenemailerekin batera, balio sinboliko handiko hainbat material erakutsiko dira, EMMOA Fundazioari mendizale ospetsuek edo haien familiek emandakoak. Fotoprix-en lokaletan, araba mendizale eta mendizale emakume erreferenteen plano bikainak erakutsiko dira, iraganeko, oraingo zein etorkizuneko.
Erakusketaren ezaugarria da kasu guztietan jatorrizko material autentikoekin lagunduta dagoela. Hala, 1924an lehen eskalada egiteko erabilitako klabija ikusteko aukera izango dugu (Fraile tontorrean), baita Martin Zabaletak 1980an Everest tontorrean argazkitutako ikurrina ere, Pou anaiek gaur egun munduko eskaladetan erabiltzen duten materialeraino. Garai bakoitzeko arropaz jantzitako mendizaleak ikusteko aukera ere izango dugu.
Erakusleihoetan QR kodeak jarriko dira, erakusgai dagoen jantzi edo objektu bakoitzak gordetzen duen edukian edo istorioan patxadaz sakontzeko.
NON BISITA DAITEKE MENDIAN GORA ERAKUSKETA?
Vitoria-Gasteizko Ensancheko hamar erakusleihotan: – Gasteiz kalea 18: antzinako Uterque-ren bi erakusleiho, Urteim. – Dato 15: antzinako Adolfo Domínguez-en erakusleiho bat, Urteim. – Dato 17: antzinako Mosel-en bi erakusleiho, Urteim. – Florida 17: Vallejo lokaleko hiru erakusleiho. – Postas 3, egungo Fotoprix denda.
ZER DA BITARTEAN PROGRAMA?
ENSANCHE XIX-ek Ensancheko erakusleiho eta lokal hutsen aldi baterako erabilerarako BITARTEAN Programa garatu nahi du, hiriaren erdigune tradizionaleko hiri-ingurunea hobetzeko. Erakusleihoak eta lokalak doan eta aldi baterako lagatzean oinarritutako Programa da, MENDIAN GORA bezalako erakusketak egiteko.
Hurrengoak prestatzen ari gara.
ZERTAN DIHARDU EMMOA FUNDAZIOAK?
EMMOAk euskal mendizaletasunaren historiaren ezagutzaren zabalkundea sustatzen du, hitzaldien, proiekzioen edo bere dokumentu-fondoen aldi baterako erakusketen bidez, horretarako erakusketa modu berritzaileak erabiliz.
Eguneroko zeregina 100 urte baino gehiagoko historian zehar mendizaleek adierazpenik garrantzitsuenetan erabilitako liburutegi-fondoak eta materialak biltu, sailkatu eta artxibatzea da.
ERAKUSKETA IBILTARIA:
Vitoria-Gasteiz igaro ondoren, erakusketak Euskal Herriko beste herri handi batzuk zeharkatuko ditu, beste hiru hiriburuetatik hasita. Horrela, gure mendizaletasunaren lekukotasuna txoko guztietara eramango da, hurrengo belaunaldiek bere balioez gozatu ahal izan dezaten. Era berean, EMMOAk eta ENSANCHE XIX-ek antzeko erakusketa gehiago antolatuko dituzte Vitoria-Gasteizen, lehenengo honen ibilbidea amaitu ondoren.
BISITA GIDATUAK PROTAGONISTA BATZUEKIN:
MENDIAN GORA erakusketak erakusleihoetan irauten duen bitartean, Covid-19 pandemiak ezartzen dituen bilera-mugak ere kontuan hartuta, gure alpinismoaren protagonista batzuekin batera, bisita gidatuen antzeko ekitaldi birtualak antolatzen saiatuko gara.
ERAKUSKETA HONEN BI IDEIA GILTZARRI:
Erdigunean eta hiri osoan dagoen gainbehera ekonomiko, komertzial eta animikoa gainditzeko erreakzio positiboko ekimena da.
Aire zabaleko eta jendez gainezka ez dagoen erakusketa handia da, bizi ditugun garai gogor hauetan beharrezko diren osasun-neurriak sobera betetzen dituena. Kanpotik bisitatzeko eta gozatzeko ordutegi zabalagoak ahalbidetzen ditu.
INAUGURAZIOA – PRENTSAURREKOA: – EGUNA: abenduaren 9a – ORDUA: 12:00 – LEKUA: Laboral Kutxaren ekitaldi aretoa, Dato kalea 16, sotoa, Vitoria-Gasteiz
ANTOLATZAILEAK: – EMMOA Fundazioa https://emmoa.eus/es/index – ENSANCHE XIX http://ensanchexix.org/
BABESLEAK: – Laboral Kutxa – Urteim – Fotoprix
LAGUNTZAILEAK: – Vallejo
ERAKUSKETAREN IRAUPENA:
2020ko abenduaren 9tik 2021eko urtarrilaren 30era.
Informazio gehiago:
Txomin Uriarte, EMMOA, tel. 615 737 465
José Luis Azkarate, ENSANCHE XIX, tel. 609 489 967
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 1a
ESKERRAK:
Anda, Irati. Antunez, Javi. Bandrés, Antxon, artxiboa. Arzelus, Adeli. Ariz, Gregorio. Ayestarán, Suso. Azkarraga, Itzi. Bengoetxea, Iñaki. Berbarás, Sebastián. Bereziartu, Josune. Bereziartua, Josu. Casas, Sonia. Círculo Vitoriano. Cortazar, Juan, familia. De la Fuente, Jesús. Diaz de Lezana, Araceli. Domínguez, Javier. Nafarroako Dhaulagiri espedizioa 1979. Tximist espedizioa Everestera 1974. Euskal espedizioa Everestera 1980. Feliú, Juan Mari. Gabiria, Periko, familia. Gallardo, Ricardo, familia. Garaioa, Xabier. García, Miriam, artxiboa. Goikoetxea, Imanol. Hernáez, Gorka. Ibarrondo, Elena. Iñurrategi, Alberto. Ybarra Javier de, artxiboa. Kortazar, Oihana. Lekuona, Javier. Lorente, Juan Ignacio. Madinabeitia, Adolfo. Maiora, Maite. Martinez, Jon. Ochoa de Olza, familia. Oiarzabal, Juanito. Ortiz de Urbina, Kepa. Pasaban, Edurne. Pascual, Mari Carmen. Peña, Xebe, funtsa. Pou, anaiak. Pou, Paco. Régil, José M. Ruiz de Apodaka, Mikel, familia. Sáenz de Olazagoitia, Luis M. Sainz, Pepe. San Sebastián, Juanjo. Sopeña, Ángel, funtsa. Txikon, Alex. Udaondo, familia. Ugartemendia, Unai. Uriarte, Felipe. Urraca, Juan. Urreta, Maritxu, familia. Vallejo, Juan. Zabaleta, Jon. Zabaleta, Martín. Zabalza, Mikel. Zerain, familia.
BABESLEAK ETA LOKALEN LAGAPENA
Fotoprix, Laboral Kutxa, Urteim, Vallejo
ANTOLAKUNTZA TALDEA
EMMOA: Lasa, Mari Jose. Ansa, Juan Mari. Caballero, Juan. Cortazar, Patxi. Diez, Carmen. Garlo Itzulpenak. Irastorza, Jesus Mari. Iturriza, Antxon. Uribarrena, Lidia. Uriarte, Txomin. Valdecantos, Txema
ENSANCHE XIX: Azkarate, José Luis. Iturralde, Andrés
FOTOPRIX: Marañón, Jaione Fotoprix, Mendizabal, Juan. Mendizabal, Maider
