EMMOA gonbidatua izan da ikastaro batean parte hartzeko: Herritarren parte-hartzea: ikuspegi berria testuinguru berrirako, IVAPeko programen baitan, Kaleidos Red fundazioak emana. Euskal Herriko udaletako arduradun teknikoei zuzenduta, streaming bidez egin da apirilaren 14an. Ordu erdiz aritu dira Patxi Cortazar eta Txomin Uriarte, Mendian Gora erakusketa erabilerarik gabeko lokalen erakusleihoetan nola jarri azalduz, hiri-beharrizan bat modu eraginkor eta osasuntsuan antzeman eta konpontzeko herritarren ekimen arrakastatsu baten adibide gisa.


