Urriaren 5etik 7ra bitartean, EMMOAko presidentea eta idazkaria Sabadellen izan dira International Mountain Museums Alliance elkartearen urteko bileran, topaketaren antolatzaile den Servei d Informació de Muntanya-k gonbidatuta.
Katalanekin batera, Torino (Italia), Zakopane (Polonia), Chamonix eta Lourdesko (Frantzia) museoetako ordezkariak bertaratu ziren.
Bilerak iraun zuen hiru jardunaldietan, museo bakoitzak datozen urteetarako dituen proiektuak aurkeztu ziren.
EMMOAko ordezkariek euren egungo egoera eta berehalako planak azaltzeko aukera ere izan zuten.
Era berean, bertaratutakoek “A punt i Amunt” erakusketa bikaina bisitatu zuten, Servei d Informació de Muntanya-ren bildumekin antolatua.
Azkenik, biltzarkideek EMMOA etorkizunean Aliantzan integratzeko formula posibleak aztertzea onartu zuten.
IMMAren hurrengo bilera Chamonixen egingo da, 2018ko ekainaren amaieran.