EMMOAk kudeatzen dituen EMFren Artxibo Historikoak Jesús de la Fuentek aztertu eta antolatu zituen urte askotan zehar, lan nekaezinean. Une honetan, osorik digitalizatuta daude, hasieratik 1970. urtera arte.
Guztira 12.337 irudi dira. Datu-basean 912 erregistro daude; horietatik 571 digitalizatuta daude dagoeneko (70eko hamarkadaren hasierako datadun dokumentuak eta serieak), eta 342 erregistro faltako lirateke, oraindik historikoak ez diren eta sarbide librekoak ez diren dokumentu modernoagoei dagozkienak.
Artxiboak Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikin bikainean daude gordeta, Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko 3. zenbakian, eta bertara joanda zein internet bidez kontsulta daitezke.
Lehendakariak nabarmendu berri duen bezala: «Memoriarik gabe, pertsonak eta herriak ez dira ezer».