EMMOAk Sabadelleko Servei General d’Informació de Muntanya-rekin elkarlanean ekoitzitako «Bilete mendiak» erakusketak Euskal Herrian zehar egindako ibilbidea amaitu du, hamaika herri bisitatu ondoren, herritarren artean harrera zabala izanik.
Manuel Iradier Txango Elkartearen ekimenez Gasteizen 2018ko apirilaren 27tik ekainaren 4ra bitartean egindako erakusketaren ondoren, bilduma Durangora joan zen, AlpinoTabiraren babespean, eta bertan egon zen ikusgai ekainaren 7tik uztailaren 14ra.
Uztailaren 20tik abuztu amaierara arte, mendiarekin lotutako motiboak zituzten 66 herrialdetako 66 bileteren erakusketa jendearentzat irekita egon zen Bakioko Txakolingunean, Sasiarte klubaren laguntzarekin.
Erakusketaren hurrengo etapa Orona Fundazioaren egoitzan izan zen, Hernanin, eta irailaren 12tik urriaren 4ra egon zen irekita.
Jendetsu eta goraipatua izan zen erakusketaren egonaldia Ordizian, azaroaren 12tik 17ra, Goierriko Mendizale Beteranoak elkarteak antolatuta, eta bisita gidatu bat ere izan zen bertan.
Urtea ixteko, Gipuzkoako Goierritik, bilete bilduma Bilboko Euskal Museora joan zen, Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren ospakizunarekin batera. Bizkaiko hiriburuan azaroaren 29tik abenduaren 31ra egon zen.
Erakusketak 2019. urtea Iruñera bidaiatuz hasi zuen, non urtarrilaren 4tik 28ra Civibox Kondestable aretoan egon zen ikusgai, Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirol Federazioak antolatuta.
Bergarako Pol Pol eta Gorla kluben ekimen bateratu batean, eta oraingoan «Mendiz jantzitako dirua» izenpean, erakusketa Arostegi Jauregiko areto dotorean erakutsi zen otsailaren 15etik martxoaren 3ra bitartean, eta denbora horretan 385 pertsonak bisitatu zuten.
Martxoaren 9an, Donostiako Club Vasco de Camping-en egoitzan, «Bilete mendiak» erakusketaren ziklo berri baten inaugurazioa egin zen.
Martxoan, mendizale bileteak Bilbora itzuli ziren, oraingoan Juventus S.D. klubak Plaza Berrian duen egoitzan erakusteko. Bertan egon dira apirilaren 15era arte, data horretan erakusketa amaitutzat eman baitzen bisita gidatu batekin.
Horrela amaitu da EMMOA-k, Sabadelleko Servei General d’Informació de Muntanya-rekin elkarlanean, sustatutako erakusketa arrakastatsu honen urtebeteko bira.
