Azaroaren 19an Elgoibarren egindako Euskal Mendizale Federazioaren batzarrean, EMMOAk klubetako ordezkarien aurrean aurkeztu zuen 2016ko ekitaldian egindako jardueren balantzea.
Batzarrak, halaber, Fundazioarekin lotutako hiru puntu onartu zituen: Alberto Sanchok emandako iparrorratz bildumaren jabetzaren lekualdaketa, artxibo historikoa digitalizatzeko Euskal Herriko Artxibo Orokorraren egoitzara (Bilbo) eramatea, eta EMFk EMMOAren Patronatuko kide gisa sartzeko onarpena.