Txomin Uriartek eta Antxon Iturrizak osatutako EMMOAren ordezkaritza batek IMMAren (International Mountains Museums Alliance) urteroko bileran parte hartu du, gonbidatu gisa, urriaren 10etik 12ra Turin hiri italiarrean egindakoan.
Lan-saioak 1863an sortutako Museo Nazionale della Montagna historikoaren egoitzan egin ziren. EMMOAko ordezkariez gain, Frantzia, Italia, Polonia eta Kataluniako museoak ere bertaratu ziren, eta beren proiektuak aurkeztu zizkioten biltzarrari. Era berean, EMMOAk azken urteko bere jarduerak eta etorkizuneko planak azaldu ahal izan zizkien.
Lotutako esteka: https://www.facebook.com/immalliance/



