Club Vasco de Camping-en lokaletan, Donostian, EMMOAk otsailaren 16an aurkeztu zien bere proiektua eta helburuak komunikabideei.
Prentsako ordezkariekin batera, ekitaldira mendizale beterano historikoak ere joan ziren, hala nola Julio Villar, Juan Laredo, Alberto Cáceres, Ángel Lerma, Imanol Goikoetxea, Loli López Goñi eta Ángel Fernández, besteak beste.
Era berean, EMMOA proiektua babesten duten erakundeetako ordezkariak ere bertan izan ziren: Juantxo Agirre Mauleón eta Fermín Leizaola, Aranzadi Zientzi Elkartekoak; Iñigo Marquet, Orona Fundazioakoa; eta Joseba Ugalde, Euskal Mendizale Federaziokoa.