Urtarrilaren 9an, EMMOA Fundazioaren ordezkaritza bat, bere presidente Txomin Uriarte buru zela, EMFko presidente Joseba Ugalde eta Julio Villar lagun zituela, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak hartu zuen.
Ordubete baino gehiagoz, EMMOAko ordezkariek Fundazioaren helburuak eta proiektuak azaldu zizkioten Olano jaunari; hark, berriz, beren eskaerak Aldundiko dagokion departamentuetara bideratuko zituela agindu zuen.