Ekainaren 20an, EMMOAk, Club Vasco de Camping elkartearekin lankidetzan, Aljeriako Hoggarerako lehen euskal espedizio historikoari buruzko proiekzioa aurkeztu zuen. Espedizio hura 1969ko udan burutu zuten Rodolfo Kitchek, Rosi Letamendiak, Carlos Sánchezek eta Luis Abaldek.
Ángel Lermak muntatu eta ondoren Alberto Cácereseek berreskuratutako ordu beteko filmean, Sahara basamortuan zeharreko zeharkaldi epikoa deskribatzen da, bi Citroen 2CV ibilgailutan Hoggarreko mendi misteriotsuetara iritsi arte.
Saioan, aretoa leporaino zegoela, abenturako bi protagonista izan ziren: Rosi Letamendia eta Luis Abalde.

