Guztira 20 panel dira, 1,80 metro garai eta 0,90 metro zabal, apar lodi batean eginak. Horietako bakoitzak eusteko euskarri bat du.
Testu elebiduna dute, gaztelaniaz eta euskaraz idatzia, eta bakoitzak hainbat argazki ditu.
Ordena kronologikoa dute, eta oso kontuan hartu behar da horiek jartzerakoan.
2024ko udan Gasteizen eta abenduan Bilbon, Mendi Film Festival jaialdian, erakutsi ondoren, erakusketaren ibilbidea herrialdeko hainbat herritan egiten ari da, 2025eko urtarriletik aurrera. Hilabete bat izan daiteke erakusketa bakoitzaren ohiko iraupena.
Erakusketa bakoitzaren prezioa 350 €-koa da, gastuak estaltzeko, eta eskatzaileak bere gain hartzen du garraioa, zuzenean eginez edo EMMOAren bidez, honek garraioa egiteko aukera eskaintzen baitu.
