EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da

EMMOA IMMA nazioarteko mendi museoen elkargoko kide bihurtu da
EMMOA-Euskal Mendi Museoa, historia egiten ari da. Berriki IMMA Mendiko Museoen Nazioarteko Elkargoko kide izendatu dute, apirilaren 30ean, elkargokoaren urteko batzarrean.2013an eratu zen EMMOA, Gasteizen, 1924an Federación Vasco-Navarra de Montañismo sortu zeneko garaian jada aipatzen zen ametsa gorpuztuz. Euskal mendizaletasunaren ondarearen jagole nagusia da, altxor historikoak eskuratu eta gordez, balioak transmitituz, zabalkundea indartuz eta ikertzeaz arduratuz. Eragile esanguratsuak dira lidertzan dabiltzanak:
• Txomin Uriarte: EMMOAko egungo Presidentea, Euskal Mendizale Federazioko Presidente ohia, eta Everesteko lehen euskal espedizioko kidea.
• Antxon Iturriza: mendiko kronista 1976az geroztik, euskal mendizaletasunean espezialista den historialaria eta idazlea.
• Patxi Cortazar: arkitektoa eta mendizale amorratua.
• Mari Jose Lasa: euskal mendizaletasunaren esparruan eragin handiko pertsona eta ekintzailea, Antxon Bandresen alarguna -Euskal Mendizale Federazioko presidente ohia-.
EMMOA egiten ari den lanaren aitortza eta konfirmazioa da izendapen berri hau, eta nabarmentze are handiagoa dakarkio nazioarte mailan nola Euskal Herrian bertan. Hain zuzen ere, proiektu hau herritik eta herriarentzat sortua izan da, eta IMMAk Euskal Mendi Museoa onartzeko erabakia har dezan, eragin handia izan du horrek. Euskal alpinista ezagunek eta mendi munduko gainerako goi mailako kirolariek babesa eman diote proiektuari, eta mendi klub askoren eta lau lurraldeetako federazioen babesa ere badu. Euskal Mendizale Federazioa (EMF-FVM) eta Nafarroakoa (MEKNF-FNDME) patronatuko kide dira, eta, baita Mendi Film Festival ere, euskal mendizaletasunaren adierazpen kultural indartsuena eta nazioartekoena.
Liburutegia, dokumentu biltegia, hemeroteka, fototeka, objektu historikoak, elkarrizketak, eta erakusketak dira EMMOA-ren funtsak, euskal mendizaletasunaren historiako ondare paregabea.
• Euskal mendizaletasunaren historiako protagonistek emandako 900 pieza ditu, katalogatuta eta argazkiekin.
• Mendiari eta mendizaletasunari buruzko 4.500 liburu, tartean Kartajanarik emandako 1.500 liburu (himalayismoari buruzko munduko bildumarik onenetakoa).
• 5.000 argazki digitalizatu, XX. mendearen hasieratik gaur egun arteko testigantza.
• Euskal Herriko eta Espainiako argitaletxeek eta klubek argitaratutako 50 mendi-aldizkari-bilduma baino gehiago, etengabe eguneratuz.
• 1922az geroztik prentsan argitaratutako mendizaletasunari buruzko orrien aleen gordailua, baita 1976az geroztik euskal egunkari guztietan argitaratutako mendizaletasun orrien bilduma osoak ere.
• Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan, film historikoak berreskuratzea eta digitalizatzea erraztu da, hala nola 70eko hamarkadako Javier Garretaren bilduma edo Fernando Larruquerten "Agur Everest".
• Euskal Mendizale Federazioaren 1924tik 1970era bitarteko artxibo ofizialak katalogatu eta digitalizatu dira. Euskal mendizaletasunari buruzko dokumentazio historiko aberatsa ere bildu eta aztertu da.
• Sei erakusketa iraunkor eta lau erakusketa ibiltari, eta 40 lekutik gora erakustoki.
IMMA
IMMA-International Mountain Museums Alliance, 2015ean sortu zen Nazio Batuen onarpenarekin, eta Turinen du egoitza nagusia (Italia), Museo Nazionale della Montagnan. Elkargoko 13. kidea bihurtu da EMMOA, ondoko museo eta/edo dokumentazio zentroen zerrendara batuz: Turin, Trento eta Sondrio (Italia), Chamonix eta Chambéry (Frantzia), Banff (Kanada), Zakopane eta Jelenia Góra (Polonia), Sabadell (Katalunia), Berna (Suitza), Pokhara (Nepal) eta Brasov (Errumania).
IMMA-k mendiko kulturaren kontserbazioaren, azterketaren eta sustapenaren alde lan egiten du, lankidetzan proiektu komunak gauzatuz. Klima-aldaketaren, gizarte eraldaketaren eta mugimendu politikoen gaur egungo testuinguruan ezarrita dauzka erronka eremuak.
EMMOA-k bete-beteko kide gisa parte hartuko du helburu horietan, hango eta hemengo ereduak indarrean jarriz.
BERRI GEHIAGO
-
EGUSKIZATARREN HIMALAIARI BURUZKO ERAKUSKETA
Urtarrilaren 23an, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan, "El Himalaya de Javier y Jenny" izeneko erakusketa inauguratu zen. Erakus ...
-
MENDIZALEEN ESKURA DAUDEN EMF ARTXIBOAK
Jesus de la Fuentek EMFren Artxibo Historikoak aztertu eta ordenatu ditu urte askotan zehar, lan nekaezinean. Egun EMMOAri dagokio horien kudeaketa. H ...
-
1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA ERAKUSKETA
ERAKUSKETA: 1974ko TXIMIST ESPEDIZIOA, 50 URTE GEROAGO. 1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, T ...
-
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian Hitzordua EMMOA-Euskal Mendiza ...
-
ANGEL ROSEN: HISTORIA-ZATI BAT JOAN ZAIGU
Angel Rosen hil da, euskal mendizaletasunaren ikurra. Hiru hamarkada baino gehiagotan, gure historiaren une garrantzitsuen lekuko eta protagonista iza ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
UPV/EHU, Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak bultzatua, EMMOArekin (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) eta EMFrekin (Euskal Mendizale Fed ...
-
Pablo Olmosen pioleta - BOST OIHU ELA-REN AURKA
Dar Dar elkarteak dohaintza egin eta EMMOAri eman dio Bost Oihuen proiektuan lagundu dien pioleta, EMMOAk gorde eta bere ezagutza zabal dezan. Sari ...
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...
-
EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN
EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...