Lotu gure sokara lagundu

x

Tximist espedizioari aitortza

Tximist espedizioari aitortza Argitaratuta: 19-06-2024
Tximist espedizioari aitortza
Everesten lortutako balentriatik 50 urte igaro direnean, Tximist espedizioari aitortza egingo diote Europa Jauregian

Hitzordua EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak antolatu du eta ekainaren 21ean egingo da, 19:00etan

Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu Jauregian egingo dute ekainaren 21ean, ostiralean, Tximist 74 Everesterako espedizioari eta hura ahalbidetu zuten pertsonei hiriak eta lurraldeak eskainitako aitortza-ekitaldia. 19:00etan izango da.

Euskal Mendizaletasunaren Museoak (EMMOA) antolatu du Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta gaur arratsaldean aurkeztu dute Probintzia plazan dagoen Jauregiko eskalinatan. Bertan izan dira Kirol eta Osasun zinegotzia, Ana López de Uralde; Kultura eta Kirol arloko foru-diputatua, Ana del Val; eta Luis Mari Sáez de Olazagoitia, oraindik aktibo dagoen eta eskarmentu handia duen mendizalea, eta Javier Antúnez, EMMOA museoaren laguntzailea eta omenaldiaren sustatzailea, laguntzaile gisa.

Prentsa oharra eta argazkiak: Gasteizko Udala - vitoria-gasteiz.org

Lotura erlazionatua: https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2024/06/18/everesten-lortutako-balentriatik-50-urte-igaro-direnean-tximist-espedizioari-aitortza-egingo-diote-europa-jauregian/?lang=eu

ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO