EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MUSEOA TOLOSAN GORPUZTUKO DA
Gauzatzear dago EMMOA Fundazioak hamar urtez baino gehiagoz amesturiko proiektua: euskal mendizaletasunari haren historia gordeko eta zabalduko duen museoa eskaintzekoa, alegia.Asteazkenean mamitu zen albiste hau, hilaren 23an, Tolosan, bertan zirela udalerriko alkatea, Olatz Peón, eta Udalbatza osatzen duten alderdietako zinegotziak: Patxi Amantegi (EAJ-PNV), Andu Martinez de Rituerto (EH Bildu) eta Joxemari Villanueva (PSOE). Baterako agiri bat sinatu zuten, Tolosako Udalak EMMOA Fundazioari Arkaute txaletaren erabilera lagatzeko –hain zuzen ere, eraikin horren aurrean izan zen ekitaldia–, eta haren barrualdean eta ingurunean Euskal Mendizaletasunaren Museoa kokatzeko. Akordioak zehaztutakoaren arabera, Udala arduratuko da eraikinaren barrualdea birgaitzeaz.
Akordioaren bidez, gorpuztu egingo da euskal mendizaletasunak duela ia mende batez bultzaturiko nahia. Sinatu zutenen artean izan zen EMMOAko presidentea, Txomin Uriarte, bai eta, berrespena emanez, Euskal Mendizale Federazioko presidente Zigor Egia eta Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioko presidente Martín Montañés ere.
Bi kirol-erakundeek, 50.000 federatu inguru ordezkatzen dituztela, arkitektura- eta museo-proiektuak idazteak eragindako kostuak ordaintzeko konpromisoa hartu dute. EMMOA, bestalde, museoa kudeatzeaz arduratuko da, eta azken urteotan dohaintzen bidez bildu duen ondarea eskainiko du ekarpen gisa: balio historikoa daukaten hirurehun objektu baino gehiago, bost mila liburu eta beste horrenbeste antzinako argazki, hemeroteka espezializatu eder bat eta zenbait grabaketa, filmaketa, mapa eta dokumentu.
Sinatzaileek adierazitakoaren arabera, Arkaute txaleta egokitzeko lanak 2024. urtearen erdialdera amaitzea dago aurreikusita, 1924an Elgetan Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu izanaren mendeurrenarekin bat.
Hautatutako egoitza estilo neoeuskalduneko txalet bat da. Tolosako Larramendi auzoan dago kokatuta, oinezkoen eremu zabal batean, zuhaitz sendoek mugatutako parke batez inguratuta. Eraikina Ruiz de Arkaute sendiaren egoitza izan zen behinola, eta La Esperanza zuen orduan izena, familiak handik hurbil zeukan paper-fabrikak bezala. Hiru solairu eta sotoa ditu, eta orotara 350 m2-ko azalera du erakusketak egiteko. Udalaren ardurapeko bulego txiki bat ere izango da bertan, ingurumen-sustapenari eta -heziketari eskainia.
BERRI GEHIAGO
-
ERROMAN IZAN DA EMMOA, MENDI-MUSEOEN NAZIOARTEKO BILERAN
EMMOA Fundazioaren hainbat ordezkari Erroman izan dira egunotan, International Mountain Museums Alliance (IMMA) erakundeak maiatzaren 25ean eta 26an e ...
-
EMMOA ELGETAN IZAN DA 99. URTEURRENEAN, LIBURUAK EMANEZ
Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zela 99 urte bete diren egun berean, Elgetako plazan izan da EMMOA, une historiko haren sor ...
-
EMMOA, UPV/EHU-REN MENDIAN GORA BIGARREN JARDUNALDIETAN, GASTEIZEN
EMMOA Fundazioak maiatzaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizko campusean izandako «Unibertsitatea MENDIAN GORA» jardunaldiak antolatzen parte hartu du big ...
-
UNIBERTSITATEA MENDIAN GORA
2023ko MAIATZAREN 9,10,11n Lekua: Micaela Portilla Ikergunea - Gasteiz AUTOBABESA ETA SEGURTASUNA MENDIAN IKASTAROA 2023ko MAIATZAREN 9,10 - 18: ...
-
FRANTZISKO XABIERKOAEN BURUAREN BERRAGERPEN BITXIA
Frantzisko Xabierkoaren brontzezko estatuaren burua, 1985az geroztik galduta zegoena ankerren batek Hiru Erregeen Mahaiko gailurretik kolpeka bota zue ...
-
GREGORIO ARIZEK DOHAINTZA EREDUGARRIA EGIN DU
Gregorio Arizek, nafar espedizioetako buruzagi historikoak, EMMOA fundazioarekiko lankidetzaren aldeko jokabide eredugarria erakutsi du, bere mendi-on ...
-
JULENE ETXENIKE MENDIZALE AITZINDARIA HIL DA
Martxoaren 6an Miren Julene Etxenike Arana hil zen Irunen, Euskal Herriko mendizale aitzindarietako bat, 90 urte zituela. Fernando Etxenike mendiza ...
-
MENDIAN GORA, ANTZUOLAN
Mendian Gora erakusketa, euskal mendizaletasunaren historia 23 paneletan biltzen duena, Antzuolako Olaran aretoan dago ikusgai. Arrola klubaren ekimen ...
-
ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR
Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...
-
EMMOA, PERUKO GAILURRETAN
Pou anaiek, Micher Quito perutarrarekin batera, bide berri bat zabaldu dute Peruko Cordillera Blanca mendikatean; zehazki, 5.450 m dituen Urus Mendeba ...