Lotu gure sokara lagundu

x

MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean

MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean Argitaratuta: 20-04-2022
MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean
MENDIAN GORA erakusketa Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan inauguratu berri da. Hori horrela, Euskal mendizaletasunaren une enblematikoen memoria bi hilabetez ikusgai egongo da Sarriako Parketxeko areto nagusian. Orotara 22 panel dira, argazki eta testu elebidunak dituztenak. Horietan, EMMOA Fundazioak euskal mendizaleen ehun urte baino gehiagoko bizipenak, datuak eta pasadizoak aletu ditu; gure gailurretan hasiera batean, eta mundu osoko mendiguneetan gero.
Bertan bisitariek euskal mendizaletasunean erreferente izan diren gizon eta emakumeak ezagutu ahal izango dituzte; moldeak hautsiz eta, kasu askotan, beren garaiari aurrea hartuz, mendizaletasunaren aitzindari izan direnak, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Argazki historikoen bidez, Euskal Mendizale Federazioaren sorrera ikusiko dute, eta Pirinioetara, Europako Mendietara eta Alpeetara abiatu ziren lehen eskalatzaileen urratsak jarraitu. Bisitariek Tximist espedizio historikoa gogoratu eta Everesteko lehen espedizioetara hurbiltzeko aukera izango dute, eta baita munduan zehar planetako mendi garaienetan ibili ziren alpinista ausartak ezagutzeko aukera ere. Horiek, gau egun, jarduera ikusgarriak egiten jarraitzen baitituzte horma handietan zintzilik, eskiatzen, eskalatzen edo mendian korrika.
Parke Naturaletan ibiltzen den jendea eta Parketxera hurbiltzen dena natura, aire zabaleko bizitza eta mendia maite duen jendea da. Hilabete hauetan MENDIAN GORA erakusketa gozatu ahal izango dute, eta seme-alabei erakutsi nor diren bidea ireki eta gure baitan mendiarekiko pasioa piztu duten mendizaleak.


BERRI GEHIAGO