BELAGUAKO ATERPETXEAREN 50. URTEURRENEKO OMENALDIAK

BELAGUAKO ATERPETXEAREN 50. URTEURRENEKO OMENALDIAK
Irailaren 12an, igandea, ekitaldi benetan hunkigarria izan zen Belaguako aterpetxe eraberrituan. Nafarroako mendizaletasunaren historiako hainbat gizon-emakume bikain izan ziren bertan protagonista.Aterpetxea eraiki zuteneko 50. urteurrena ospatzeko, hainbat jarduera antolatu ditu Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioak, eta hortxe kokatzen da ekitaldia. Hain zuzen ere, aterpetxea eraikitzearen bultzatzaile nagusia izandakoaren izena darama oraindik ere eraikinak: Ãngel Olorón.
Omenaldia jaso zutenen artean, Ãngel zenaren alarguntsa zegoen, Paqui Bretos, bizitza osoa haren ondoan emanikoa. 94 urte beteak dituen alpinista aitzindariak Nafarroako iragan mendeko gizartearen eta mendizaletasunaren historiaren hein eder bat du gogoan. Protagonismo berezia izan zuen Pili Ganuzak ere, zortzimilako bat igo zuen lehen emakume nafarrak. Gailur asko eta askotara igoa da bera. Haietako asko, Gregorio Ariz senarrarekin; Euskal Herriko mendizaletasunaren historiari begirada bat botatzean ezinbesteko erreferentzia, hura ere. Egin zitzaion aipamenik jardunaldian, Nafarroatik Himalaiara abiatutako lehenengo espedizioetan izan zuen lidergo erabakigarria oroituz. Eta norbaitek egin badio ekarpenik mendizaletasunaren zabalkundeari, mendizale eta idazle gisa, Juan Mari Feliú dugu hori. Eskalatzaile prestuen dinastia bateko kide honek milaka artikulu idatzi ditu, eta berrogei liburu baino gehiago argitaratu, guztiak ere mendiaren inguruan ardaztuta. Omenduen zerrendan zeuden halaber Carlos Klett, aurki zendua, aterpetxearen barruan ikusgai dagoen erakusketaren egilea, eta Mikel Iraizoz, Nafarroako Kirol Elkarteko presidentea. Azken horrek sari bat jaso zuen ordezkatzen duen elkartearen izenean, duela mende erdi baino gehiago aterpetxearen sustatzailea izan baitzen.
MartÃn Montañés-ek zuzendu zuen ekitaldia, Nafarroako mendizaletasunaren presidenteak, eta Abodi eta Belagua arteko bidea egin zuten ehun mendizale baino gehiago izan ziren bertan.
BERRI GEHIAGO
-
ROGE BLASCO, APALTASUNAREN IKUR
Kazetaritzan berrogei urtetik gora eman ostean, irratigintzan batik bat, Radio Euskadiren uhinetatik agur esatera doa Roge Blasco, bere ibilbide profe ...
-
EMMOA, PERUKO GAILURRETAN
Pou anaiek, Micher Quito perutarrarekin batera, bide berri bat zabaldu dute Peruko Cordillera Blanca mendikatean; zehazki, 5.450 m dituen Urus Mendeba ...
-
EMMOAK ELGETAREKIN PARTEKATUKO DU BERE LIBURUTEGIA
EMMOA Fundazioak (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) hitzarmen bat sinatu du Elgetako Udalarekin, bertako liburutegian Fundazioaren funtsekin hornituta ...
-
MENDIAN GORA erakusketa, Gorbeiako parketxean
MENDIAN GORA erakusketa Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan inauguratu berri da. Hori horrela, Euskal mendizaletasunaren une enblematiko ...
-
MENDIAN GORA LEGAZPIN
EMMOAk sortutako «Mendian Gora» erakusketa Legazpin izan zen, euskal mendizaletasunaren historia laburbiltzen duten hogeita bi panelekin. Burdino ...
-
AGUR JUAN IGNACIO LORENTERI
Juan Ignacio Lorente, euskal mendizaletasunaren historiako izenik enblematikoenetako bat, martxoaren 20an hil zen, Gasteizen, 82 urte zituela. Loren ...
-
MENDIAN GORA - Helmuga EITB
ETB1eko Helmuga saioak 11 minutuko erreportaje bat eskaini dio EMMOA Fundazioak Bilbon proposatu eta antolatutako «Mendian Gora» erakusketari. Berta ...
-
MENDIAN GORA - Bilbon
MENDIAN GORA ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA BILBOKO ALDE ZAHARREKO 10 ERAKUSLEIHOTAN. MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren histor ...
-
BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN ERAKUSKETA Bilbon
Erakusketa honekin batera beste bat ere egingo da, BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN / VIZCAÃNOS EN LAS ALTURAS izenekoa, Pangea - The Travel Store, bida ...
-
RODOLFO KIRCH HIL DA
Irailaren 8an, Rodolfo Kirch Ugarte alpinista donostiar historikoa hil zitzaigun, 81 urte zituela. Euskal mendizaletasuna inguruotako mendi eta hormet ...