Lotu gure sokara lagundu

x

RODOLFO KIRCH HIL DA

RODOLFO KIRCH HIL DA Argitaratuta: 12-09-2021
RODOLFO KIRCH HIL DA
Irailaren 8an, Rodolfo Kirch Ugarte alpinista donostiar historikoa hil zitzaigun, 81 urte zituela. Euskal mendizaletasuna inguruotako mendi eta hormetatik munduko tontorrik garaienetara eraman zuen belaunaldiko kidea genuen Kirch.

1967an, Peruko Andeetara joandako lehen euskal espedizioan parte hartu zuen. Hiru tontor birjina egitea lortu zuten. Bi urte geroago, Hoggarko mendietara iristeko asmoz Saharako basamortua zeharkatu zuen lehen euskal espedizioan izan zen. 1974an, Everesten tontorrera iristear egon zen, Tximist espedizio historikoan. Eskalatzaile aparta zen harkaitzean, eta zailtasun handiko eskalada-zerrenda luzea zuen egina. Bere bizitzaren azken urteak arte aritu da kirolean.


BERRI GEHIAGO