Lotu gure sokara lagundu

x

Ángel Landa Bidarte zendu da

Ángel Landa Bidarte zendu da Argitaratuta: 03-06-2020
Ángel Landa Bidarte zendu da
Ángel Landa Bidarte, euskal mendizaletasunaren historiako alpinistarik gailenetako bat, ekainaren 1ean hil zen, 85 urte zituela.

Ángel Landa Sestaon jaio zen, 1935ean. Bere kirol-ibilbidea alpinismo klasikoaren ikusmolderik puruenaren isla izan da. Landa berritzailea zen bere helburuak zehaztean. Logikaren eta adorearen erakusle dira han-hemenka zabaldu zituen bide ugariak.

Atxarteko hormetan egin zituen hastapenak, bide klasikoetan barna (Guztiona, Gorria, Labargorriko Tximinia), Pedro Udaondo zuela sokalagun. Europako Mendietan bide klasikoak utzi zizkion historiari legatu gisa; besteak beste, Txori Beltzaren Kanala Peña Santan (1958), edota Naranjorako Régil bidean neguan egindako lehena (1956).
60ko hamarkadan, barra-barra ibili zen Alpeetan. Ondoan berriz ere Udaondo zuela, Bonatti zutarria eskalatu zuen, Druak osatuz (1961). Geroko urteetan, bide ospetsuak egin zituen, hala nola Grand Capucineko ekialdea, La Brenva eta Gervasutti korridorea.

Zuzendari tekniko lanetan aritu zen 1967an Andeetara joandako euskal espedizio historikoan, eta, handik itzulitakoan, hainbat egun espetxean eman behar izan zituen, espedizioan ikurriña zabaltzeak eragindako iskanbilaren ondorioz.

Eginkizun horietan aritu zen, halaber, 1974an Everestera abiatutako Tximist espedizioan, eta tontorretik 300 bat metrora arte bideratu zuen taldea.

Afrikako hainbat mendi ere badira bere ibilbidean, hala nola Kenya mendiko Diamantearen Korridorea. Asko lagundu zuen, bestalde, Naranjo de Bulnesen 1969an eta 1970ean egindako erreskate-lanetan.
Alpinismoaren purutasunaren defendatzaile sutsua zen Landa, Bonattiren filosofiaren jarraitzailea. Gogorki kritikatu zituen etika alpinoari muzin egiten zioten korronteak.

ETB1eko «Itxi liburuak» saioan egin zuen bere azken agerraldi publikoa, martxoan.


BERRI GEHIAGO

  • ARTEAK ERE BADU LEKURIK EMMOAN

    EMMOAren ondareak artista baten eskutik jaso duen lehenengo dohaintza Agustín Pontesta margolari errenteriarrak 2014an egindako Ilargi-argia margolan ...

  • ATE IREKIEN JARDUNALDIA

    Otsailaren 6an, EMMOA Fundazioak ate irekien jardunaldia egin zuen Donostiako Zuhaizti kiroldegian duen egoitzan, bere instalazioa, edukia eta proiekt ...

  • Loli Lopez Goñiren Agurra - Aitzindaria eta erreferentea

    Otsailaren 2an, Loli López Goñi hil zaigu Donostian, Euskal Herriko emakumezkoen mendizaletasunaren aitzindaria. Iragan mendeko 50eko hamarkadaren a ...

  • MONIKA LARBURU, MARTIN ZABALETAREN AMA, ZENDU DA

    Abenduaren 23an, zendu da Hernanin Monika Larburu, Martin Zabaletaren ama, 95 urte zituela. Monikak, iragan udaran EMMOAri dohaintzan eskeini zion b ...

  • GURE MENDIZALETASUNAREN HISTORIAREN ALDEKO ADIERAZPENA

    Berrogeitik gora alpinista, mendizale, idazle eta kazetari entzutetsuk sinatu dute jada EMMOAren (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) egitasmoa aldeztek ...

  • Ondarearen Europako Jardunaldiak

    Euskal Mendizaletasunaren Ondarea Mahai ingurua - San Telmo Museoa Urriak 17, 19:00-21:00 // Doan⁣ Euskal mendizaletasunaren historiak bete du ...

  • EMMOA TURINEN

    EMMOA Fundazioaren ordezkaritzak parte hartu du, gonbidatu bezala, urriaren 10 eta 12 bitartean, Italiako Turin herrian ospatu den IMMA (International ...

  • DHAULAGIRI 1979

    Euskaldunen lehenengo zortzimilako gailurra. Himalaya eta Karakorum-eko zortzimilatan jarduera eredugarria eduki du euskal mendizaletasunak. Histor ...

  • Egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldia

    EMMOA Fundazioak (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) bere egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldia ospatu zuen irailaren 17an; Donostiako Gros auzoan da ...

  • MARTIN ZABALETAK EVERESTERA IGO ZUEN JAKA

    Martin Zabaleta alpinista hernaniarrak Everesteko puntara igotzeko eta 8.700 metrotan egin zuen bibakean erabili zuen lumazko jaka 1980ko maiatzaren 1 ...