Lotu gure sokara lagundu

x

ARTEAK ERE BADU LEKURIK EMMOAN

ARTEAK ERE BADU LEKURIK EMMOAN Argitaratuta: 13-02-2020
ARTEAK ERE BADU LEKURIK EMMOAN
EMMOAren ondareak artista baten eskutik jaso duen lehenengo dohaintza Agustín Pontesta margolari errenteriarrak 2014an egindako Ilargi-argia margolana izan da. Dimentsio handietakoa da (195 x 195) eta teknika mistoa baliatuz eginda dago. Goi-mendiko paisaia elurtu bat irudikatzen du, ilargiaren argitan. BMWk urte horretan antolaturiko lehiaketan aurkeztutako 3.000 obra baino gehiagoren artean 50 onenen artean sailkatua izan zen.

Lotura erlazionatua: https://www.agustinpontesta.com/

ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO