Lotu gure sokara lagundu

x

DHAULAGIRI 1979

DHAULAGIRI 1979 Argitaratuta: 24-09-2019
DHAULAGIRI 1979
Euskaldunen lehenengo zortzimilako gailurra.

Himalaya eta Karakorum-eko zortzimilatan jarduera eredugarria eduki du euskal mendizaletasunak. Historia honen lehen kapitulua orain dela 40 urte idatzi zen, 1979 urteko maiatzak 12 an, hiru mendizale nafartar eta katalan batek Dhaulagiriko 8.167 metro dituen gailurrera igo zirenean. Gure historiako lehen zortzimila suposatzen zuen.

Gertakari garrantzitsu hau gogorarazteko, CVCE eta EMMOA Fundazioak hurrengo irailak 26 an espedizioaren burua zen Gregorio Ariz eta partaide izan ziren Trini Cornellana eta Pili Ganuza gonbidatu dituzte. Filmatutako pelikula aurkezteaz gain, beraien oroitzapenak azalduko dizkigute.

Zatoz Vasco de Camping Elkartera, irailak 26 an arratsaldeko 18:30etan!


BERRI GEHIAGO