Lotu gure sokara lagundu

x

"MENDI BETE DIRU" ERAKUSKETA IGORREN

Argitaratuta: 06-02-2018
"MENDI BETE DIRU" ERAKUSKETA IGORREN
Lemoako Ganzabal elkarteak antolaturik, Urtarrilaren 20tik aurrera, zabalik dago Igorreko Kultur Etxean "Mendi bete diru" izeneko erakusketa.
Erakusketa hau EMMOA Fundazioak ekoiztu du Sabadellgo Serveí General d Informació de Muntanyarekin batera. Bertan, hamabi laukitan banaturik hirurogeita sei banku billeteak mundu osoko mendiekin zer ikusirik dauzkatenak ikus daitezke.
Erakusketa hau otsailaren 20ra arte egongo da zabalik goizeko10etatik 20,45etara, asteburuak salbu.
Hurrengo hilabeteetan erakusketa hau ikusgai izango da Euskal Herriko beste hiri eta herri desberdinetan mendi elkarte eta kultur etxeen eskaerei erantzunez.
ARGAZKI ERLAZIONATUTAK


BERRI GEHIAGO