Lotu gure sokara lagundu

x

EMMOAREN ORDEZKARIAK IMMA ERAKUNDEAREN BILERAN SABADELLEN

EMMOAREN ORDEZKARIAK IMMA ERAKUNDEAREN BILERAN SABADELLEN Argitaratuta: 12-10-2017
EMMOAREN ORDEZKARIAK IMMA ERAKUNDEAREN BILERAN SABADELLEN
Urriaren 5etik 7ra EMMOA Fundazioaren ordezkariek parte hartu dute Sabadellen ospatu den IMMA (International Mountain Museums Aliance) bileraren lanetan, Catalunyako Servei d Informació de Muntanya antolaturik.
Bertan alkartu dira Torino (Italia), Zakopane (Polonia), Chamonix eta Lourdes (Frantzia) museoen ordezkariak esku tartean daukaten egitasmoak plazaratzeko.
EMMOAren ordezkariek ere aukera izan zuten aurkezteko Fundazioak dituen asmoak euskal mendizaletasunaren ondarea biltzeko eta gordetzeko.
Jardunaldien barruan, partaideek bisita egin zuten Servei d Informació de Muntanyak antolatu duen "A punt i Amunt" izeneko erakusketa bikainera.
Estabaidatu ziren gaien artean, partaideek onartu zuten EMMOA Fundazioa epe laburrean IMMAren partaide izateko bide bat aztertzea.
IMMA erakundearen hurrengo bilera Chamonixen izango da, datorren urtearen ekainaren amaieran.


BERRI GEHIAGO